Francisco Mayo 3 izarreko etxe tradizional erronkariarra da, Izaba udalerrian kokatua, Nafarroako Pirinioen bihotzean.
Francisco Mayo Landetxea duela 100 urte baino gehiago eraiki zuten, eta orain dela gutxi zaharberritu dute, bere originaltasuna eta xarma mantenduz. Teilatuko habeak 1880. urtekoak dira, baita antzinako altzarien zati bat ere, eta hori ere guztiz zaharberritu da. Horrek guztiak, logeletan, eskaileretan eta haien jatorrizko ateetan ikusten den harriarekin batera, Pirinioetako bizitzaren benetakotasuna esperimentaraziko dizu. Francisco Mayo etxeak 10 lagunentzako lekua du, gehi ohe osagarri bat.
Francisco Mayo Landetxea, 3 izar
Beheko solairuan sarrerako atondoa dago, eta, horrez gain, haurrentzako gela bat, mahai-jokoekin eta bainugela pribatu batekin.
Lehenengo solairuan sukaldea, egongela-jangela dago. Leku atsegina da janaria prestatzeko eta jateko, eta, gainera, leku ezin hobea da tximiniaz eta egur-suaz gozatzeko.. Solairu berean, telebista duen egongela bat (ostalariak soilik) eta garbigailua eta lehorgailua dituen bainugela bat daude.
Francisco Mayo etxeko bigarren solairuan dago MAZE, eta atseden hartzeko eta egunerokotasunetik deskonektatzeko gela ezin hobea da. Ezkontzako ohe bat eta bainugela bat ditu erantsita. Oheburu originala nabarmendu behar da, gelaren arkitekturarekin erabat integratuta dagoena.
URKEDI, etxeko bigarren solairuan dagoena ere, bi oheko gela bat da, bainugela duena. Gela honek jatorrizko harrizko pareten zati bat mantentzen du, eta benetako izaera tradizionala ematen dio.
SEISA logela bigarren solairuan dago. Ezkontzako ohe bat eta bainugela bat ditu erantsita. SEISAk etxeko jatorrizko harrizko horma gordetzen du, eta horrek benetan Pirinioetako benetako etxe batean zaudela sentiaraziko dizu.
Azken solairu txapituladunak 2 logela bikoitz ditu. Lehendabizikoak, ADAZE, ezkontzako ohe bat dauka eta bista ikusgarriak. Adazaren ganbara moduko tetxuak, zurezko habe ederrak dituzte, eta gela hontako hainbat altzari bezala, XIX., mendekoak dira. Komuna ganbarako beste gelarekin partekatzen da.
SAKULO, ganbarako bigarren gela da. Banakako bi ohe ditu eta ikuspegi ikusgarriak ditu. SAKULO gelaren sabaiak, ADAZEkoak bezala, ganbara modukoak dira eta XIX. mendeko zurezko habe originalak mantentzen dituzte. Bi gelak, SAKULO y ADAZE, amoankomuneko komuna dute.
Francisco Mayo Landetxea osorik alokatzen da. 10 pertsonentzako edukiera du eta ohe gehigarri bat ipintzeko aulera ere badu. Gaur egun ez da posible etxea gelaka alokatzea.
© CASA FRANCISCO MAYO LANDETXEA


Casa Rural Francisco Mayo
CALLE BURGIBERRIA S/N
31417. ISABA/IZABA
NAVARRA